Ponentziak
Ikerketa: "Gizarte-Sareak + Euskara 2.0"
Zer da 2.0a? Zein bide ireki dakizkiokegu gizarte sareen joera berriari helduz, euskararen erabileraren gure erronkari? Eta euskara bera hizkuntza gisa hizkuntza politika digitalaren atezuan? Zer dago ustezko moda honen atzean? Zer egin genezake euskarak betidanik gizarte zibilaren ekintzailetasunaren ondorioz izan dituen lorpenak mantendu eta proaktibotasunez jorratzen jarraitu ahal izateko euskararen normalizazioaren bide jarraian? Berrikuntzarekin zerikusia al du? Hau al bestalde, berrikuntzaren praktika? Zer egin genezake, egin behar dugu, Euskara 2.0ren izenburupean? Teknologia soilik al da Euskara 2.0a? Edo, galdera sakonagoetara garamatza, diskurtsoa ere zabaltzeko premian? Ez al da agian, betiko galderak eguneratu eta erantzun berriak topatzeko abagune egokia? Euskarak zein estrategia inplementatu behar ditu, elebitasun erreal, gizartearen konektibitate eta ekintzailetasuna sustatzea nahi badugu elkarlana eta akordioaren bidetik? Elebidunak, elebidun hartzaileak, hizkuntzaren kodetzeak, hizkuntzen arteko elkarbizitza, sorkuntza, berrikuntza, estrategia berriak gizarte alorretan zehar txertatzeko baldintzak jartzea, hiztun/erabiltzaile binomio logika aplikatzea,…
Hori guztia erantzuteko hasierako abiapuntua eta ikerketa proiektu markoa da "Gizarte Sareak +Euskara 2.0".
Euskara, zabala, sarean sustatu beharrekoa, hiztun/erabiltzaileekin banaezin eta uztartzea ezinbesteko dugun, gure euskara, bizia. Nonahi.
Dokumentuak:
Gizarte-Sareak + Euskara 2.0 (aurkezpena)
Gizarte-Sareak + Euskara 2.0 (ponentzia)
Galderak:
Ez dago galderarik.
Multimedia:

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen II. topaketak
Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.