Ponentziak
"Euskararekiko motibazioan eragin: nerabeentzako kontsumo masiboko egitasmoak"
Aritza Escandon
Ponentziaren izenburuari begiratuz gero, bere baitan dauden hiru aldagai, agerikoak, azpimarratu nahiko nituzke gehien bat irakurleak koka daitezen. Aldagaioi helduta ponentzian azalduko dena sailkatzeko lagungarri izan daitekeelakoan bainago. Horiek horrela, motibazioa, nerabeak eta kontsumo masiboa dira lan honen gakoak eta Kultur Kabiaren jardunean ardazten direnak, beraz, sakonago aztertuko ditugu. Horrek ez du esan nahi, ordea, mota honetako proiektuetan bestelako eragite esparruak (erabilera) kontuan hartzen ez direnik edota jarduteko eremua (aisialdia) garrantzitsua ez denik.
Kultur Kabian zergatik nerabeei zuzendutako egitasmoak kudeatzen hasi ginen, zertarako egiten ditugun, hau da, zein helburu bilatzen ditugun eta zelako estrategiak erabili eta erabiltzen ditugun azalduko ditugu; horrez gain, Bilbon, Getxon, Bermeon edo Uribe Kostan eginiko zenbait programaren datu batzuk (parte-hartzaile kopurua, ikusle kopurua, sare sozialen erabiltzaile kopurua) ere emango dira, programen dimentsioa eta nondiko norakoak hobeto ikustarazteko.
Dokumentuak:
Euskararekiko motibazioan eragin: nerabeentzako kontsumo masiboko egitasmoak (aurkezpena)
Euskararekiko motibazioan eragin: nerabeentzako kontsumo masiboko egitasmoak (ponentzia)
Galderak:
Ez dago galderarik.
Multimedia:

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen II. topaketak
Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.