Udaletako euskara-zerbitzuen topaketak

"Gurasoak irakasleen norabide berean: Karmelo ikastolako esperientzia"
Karmele Aurrekoetxea
Iņaki Eizmendi Arsuaga
Karmelo Ikastola 1965. urtean sortu genuen Bilboko Santutxu auzoan. Lorpenak handiak izan diren arren, hizkuntza jokabideei begira Ikastolaren eragina mugatua dela argi daukagu eta gurasoen laguntza behar dugula. Horri begira diseinatu dugu plan hau: gurasoen kezkak ikusi, eman nahi zaizkien mezuak aukeratu, mezuak emateko bideak zehaztu eta eskainiko dizkiegun hainbat tresna landu.
2 urtetik 7 urte bitarteko haurren gurasoentzako plana da eta haurren adinaren arabera mezuak eta tresnak ezberdinak dira. Hau da, mezu eta tresna zehatzak dira baina planifikatuta eta progresio batean eskaini nahi ditugu.
Plan hori eta orain arte emandako urratsak aurkeztuko dizkizuegu jardunaldietan.
Dokumentuak:
Gurasoak irakasleen norabide berean: Karmelo Ikastolako esperientzia (PDF) (237.2 Kb.)
Gurasoak irakasleen norabide berean: Karmelo Ikastolako esperientzia (PPT) (392.5 Kb.)
Galderak:
Ez dago galderarik.
Multimedia:

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen I. topaketak
Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.