egitaraua
Udaletako euskara-zerbitzuen topaketak
"Familia Bidezko Euskararen Jarraipena Oarsoaldean: arian ekin, ekinean ari.”
Joxe Luix Agirretxe
ikusi curriculuma
- 2002-2003an egitasmoa birkokatzeko prozesua.
- Ondorio nagusia, helburuek lorgarri eta familia tipologia bakoitzari egokituak izan behar zutela.
- Helburuak lortzeko ekintza parrilla bat diseinatu genuen. Baliabideak mugatuak izanik, denera ezingo ginela iritsi ondorioztatu genuen.
- Fokoa bikote euskaldunen bikote-hizkuntzan jartzea erabaki genuen familia-hizkuntza euskara izateko helburuz.
- Eskaintza berria; bikote euskaldunei hizkuntza ohiturak aldatzen laguntzeko tailerrak. Guraso erdaldunei euskara ikasteko eskolak.
- Bikote euskaldunen aldetik harrera eskasa. Ez zen talderik sortzea lortzen. Zailtasun objektibo batzuk zeudela ohartuta geunden.
- Ondorioz, sentsibilizazioaren beharraz ohartu ginen.
- Helburua bikote euskaldunak euren hizkuntza jokabideaz eta honen ondorioez ohartaraztea da.
- 2006-2007an, clown saio laburrak gelakako bileretan, DVDaren banaketa eta irratiaren erabilera hartu genituen ardatz.
- Publizitate etxe baten aholkularitzarekin ari gara lanean. Mezu berari urte batzuetan eutsi beharra da.
- 2008-09ko berrikuntza: “Kontaidazu ipuin bat”. Guraso, aiton-amona eta izeba-osabei ipuin labur bat sortu eta guri helarazteko gonbita egin diegu.
- Kuadrillategi familia bidezko jarraipenaren barnean kokatua dugu. Gazteen artean euskarazko ohiturak sortzea da helburua, gero bikoteak sortzen direnerako euskarak bikote-hizkuntza izateko aukera gehiago izan ditzan.
Dokumentuak:
Familia bidezko euskararen jarraipena Oarsoaldean: arian ekin, eki-nean ari (PDF) (471 Kb.)
Familia bidezko euskararen jarraipena Oarsoaldean: arian ekin, eki-nean ari (PPT) (2 Mb.)
Galderak:
Galderak
Multimedia:
Bideoak
Argazkiak
atzera