dokumentazioa
Talde-lana
Euskara familietan indartzeko programak:
- Helduen alfabetatze eta euskalduntzerako ikasmateriala sortu eta homologatu.
- Irakasleak prestatu.
- Euskara ikasteko tresnak.
- Diru-laguntzak.
- Elkarlana euskalgintzako erakunde eta elkarteekin (Buruntzaldeako Koordinazio Batzordeko kide)
Zalantzak edo hutsuneak:
- Ordezkatzen ditugun erakundeetako arduradunen inplikazio-mailaren nolakoak. Koordinazioan sakondu egin behar da, den-denok norabide berean lan egiteko, emaitza eraginkorragoak lortze aldera.
- Diskurtsoaren eta praktikareb arteko desorekak eta inertziaren eragin kaltegarria. Etenik gabe gogoeta egin beharra (eragileek, eta ez bakarrik hizkuntza-teknikariok) progarmak hobetzeko.
Talde lanean ateratako ondorioak:
- Erakundearteko batzordearen diagnostikoa egin, kontuan hartuz ordezkari bakoitzaren eragin esparruak (tokikoa, lurralkoa edo erkidego mailakoa), izaera (instituzionala, akademikoa...) eta ezaugarriak. Horretan oinarriturik eragile bakoitzaren funtzioak eta erritmoa finkatu, beti ere eragile aktiboak eta erantzukizun edo konpromiso zehatzak izatea bilatuz.
- Batzordea familia bidezko transmisioaren inguruan egiten ari den lana eta sortu duten materiala gizarteratu eta ahalik eta eragile gehienengana zabaldu:
- Euskalgintzatik kanpo, beste esparru batzuetara.
- Geografikoki.
- Haurtzaro eta gaztarotik, helduarora.
atzera