dokumentazioa

Talde-lana

Debako Udala

Euskara familietan indartzeko programak:

  • Jaioberriak inskribatzerakoan: aholkuen diptikoa, jolas eta kantuen CDa, hitz samurren zerrenda, diru laguntzen informazioa.
  • 3-6 urteko gelan: aholkuen diptiko/libururuxka gelako bileretan komentatzeko; saio/hitzaldi praktikoak gelakoentzat; diru-laguntzak.
  • Gurasoentzat ikastaro eta tailerrak.
  • Irakasleentzat formazioa, aholku liburuxka.
  • Karmelo Ikastetxean egin denaren antzeko zerbait egitea proposatu da eskolan baina seguruena ez da aterako.

Zalantzak edo hutsuneak:

  • Nola lortu bikote euskaldunen atxikimendua euskaraz hitz egin dezaten? ez dute beharrik ikusten (garrantzitsua jakitea da, ez egitea).
  • Saio eta hitzaldietara ez da jendea joaten.
  • Gurasoengana ezin gara iritsi. Irakasleen bidez iristeko ere arazoak ditugu.
  • Irakasleen inplikazioa lortzea ez da erraza. Gurasoen hizkuntza jokabideetan eragitea beraien lana denik ez dute uste.
  • Aholkuak, materialak... zenbaterainoko eragina dute? Ez dakigu nola neurtu.
  • Bikote-harremana finkatu aurretik lan egitea ezinbestekoa da. Gazteekin egin behar dugu lan beraien ohiko bizitzarako euskara hautatu dezaten. Nola?

Talde lanean ateratako ondorioak:

  • Gurasoek gurasoen eredu izan behar dute. Beraien eragitea indartu beharra dago. “Euskaldun aktiboen” arnasgunea mimatu egin behar da. Praktika onen garrantzia. Aisia familiaka.

  • Guraso izango direnekin lehenago lan egin behar da, interbentzioa bikoteak sortu aurretik egin behar da. Horretarako, bikoteak finkatu aurretik hizkuntza ohituretan eragiteko, gazteekin lan egin beharko litzateke beraien ingurune naturalak arnasgune bihurtuz, euskara emozioekin lotuz. “Identitatearen” gakoa (motibazioa) indartu gazteen artean.

atzera

Bilatzailea

Ernest Queroli elkarrizketa

Ernest Querol, Institut de Sociolingüística Catalanako kideari egindako elkarrizketa katalanez

Proposatu gaia

Antolatzaileak

Gipuzkoa

Lasarte

Laguntzaileak:

Eudel Eusko Jaurlaritza

Creative commons

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen I. topaketak

Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.

© 2009 - 2012 Udaltop | iametza interaktiboak garatuta | CSS | XHTML | WAI-A