dokumentazioa

Talde-lana

Andoaingo Aita Larramendi Ikastola

Euskara familietan indartzeko programak:

Buruntzaldeko Familia bidezko transmisioa programaren barruan, gurasoen euskara batzordearen ardurapean, Ikastolen Euskara Bizi programarekin uztartuta:

  • Tailerra:Emozioen eta euskararen transmisioa familietan
  • Hitzaldia: No sabemos euskera... ¿Como podemos ayudar a nuestras hijas e hijos?
  • Ikastaroa: kantu eta jolasak

Zalantzak edo hutsuneak:

  • Gurasoak erakartzea da gure erronka.
  • Eskolan txertatzeko ahaleginetan jarraitu beharra.
  • Eskolaz kanpoko esparruetan lan egin beharra.
  • Familietan euskara erabili dadin euskarak prestigioa irabazi behar du eta hau ez du eskolak berak bakarrik lortuko.

Talde lanean ateratako ondorioak:

  • Esperientzia pilotu guztietan konstantea da: gurasoak geure nahi/desio/ interesetara erakartzeko zailtasuna. Guretzako interesgarri/beharrezko dena badirudi ez dela hala gehiengo batentzako (egiten dutela uste dutelako, jarrera epel ugari dagoelako) Zailtasun hau abiapuntu moduan hartzea beharrezkoa da akaso guraso tipologia anitz horren barruan lehentasunaren araberako jarduera-plana martxan jartzeko. Nondik hasi? kontzientzia gehien dituztenetik? Gero eurak eragile izan daitezen egitura sistemiko finkatuak apurtzen?

  • Oso garrantzitsua: arnasguneen eta mintzaren, bien beharra eragileok garbi ikustea, bestela ahaleginak hutsean gera daitezke. Pellok esan du: gaixoak sendabidea zeintzuk diren jakin behar du eta horretarako bidean jarri behar du baina lagundu ere egin behar zaio. Geuk, hiztun moduan eta hizkuntz komunitate moduan dinamika propioak sortu, garatu eta mantendu behar ditugu baina hori ahalbidetu, indartu eta babestuko duten neurriak (politika-hizkuntzarekikoak) behar ditugu.

atzera

Bilatzailea

Ernest Queroli elkarrizketa

Ernest Querol, Institut de Sociolingüística Catalanako kideari egindako elkarrizketa katalanez

Proposatu gaia

Antolatzaileak

Gipuzkoa

Lasarte

Laguntzaileak:

Eudel Eusko Jaurlaritza

Creative commons

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen I. topaketak

Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.

© 2009 - 2012 Udaltop | iametza interaktiboak garatuta | CSS | XHTML | WAI-A