Ponentziak

Familia bidezko euskararen jarraipena Oarsoaldean: arian ekin, eki-nean ari
Joxe Luix Agirretxe
Galderak:
Oraindik aprobatuaren azpitik edonola ere. Eragina ikusteko goizegi dela uste dugu edo adituek hori esan digute behintzat. 3,5 – 4 puntu arteko zerbait agian…
Bai egia da berariaz antolatutako saioetara gehienetan guraso sentsibilizatuenak joan ohi direla. Horregatik, gurasoekiko sentiberatzea beste gai batzuk ere jorratzen diren bileretara eramateko saiakera egin dugu, guraso guztiak, edo gehiago behintzat bai, joan daitezen bilatuz. Bestalde, zeharka erakar daitezke eurentzat baliagarri izan daitezkeen edukiak eskainiz, kantu, jolas, ipuin ikastaroak, haurren hazkuntzari buruzko edukiak, haurrekin loturiko gaian jorratzen direneko hitzaldiak edo haurrentzako ikuskizunak ere balia litezke. Zuzenean sentiberatzeko dela iragarriz, oso gutxi, eta sentsibilizatuak agertuko dira tamalez, edo normala denez.
Orain egiten ari garenaren emaitzak ez ditugu hemendik urte batzuetara arte sumatuko. Gurekin lan egiten duen komunikazio agentziak hori garbi utzi zigun hasieratik. Konstantziari eutsi behar zaio urte batzuetan, mezuari eutsiz, eta horrela lor liteke eragina izatea. Joan den udazkenean AZTIKERen bitartez gure komunikazio ekintzen oihartzuna neurtzeko ikerketa egin dugu Oarsoaldeko lau herrietako herritarren artean. Lehenengoa izanik, gizartea oro har hartu dugu, eta aurrera begira publiko xedeetan dugun oihartzuna neurtzeko asmoa dugu. Adierazle sistema bat ere ezartzekotan gara.
Jabetzen gara mezuak berez gordinak direla, baina egoera bera ere gordina da bikote euskaldunen kasuan batik bat. Zalantzak baditugu hala ere gordintasun horrek eragin positiboa ala negatiboa duen. Besteak beste, gordintasun hori leuntzeko erabiltzen ditugu clownak (gauza horiek umore puntu batez esatea hobetsi genuen). Zirikatzen dituela eta ezinegona eragiten diela badakigu, ez dakigu hori positiboa den, ordea.

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen I. topaketak
Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.