Ponentziak

Duzun onena: hizkuntzen trataera familian
Rosa Ramos
Patri Arburua
Galderak:
Familia arloan modu koordinatuan jarduteko (udala, eskola, euskaltegia…) topatzen dituzuen arazo nagusienak?
Ezin dugu erantzun orokorra eman, herri bakoitzeko eragileen arabera, baita herriaren tamainaren eta bestelako ezaugarrien arabera ere, egoera aldatzen delako. Dena dela, gurasoek jasotzen dutenari erreparatuta, zailena mezu bateratua zabaltzea dela iruditzen zaigu, hori da, beraz, koordinatzen zailena.
Horretaz gain, Nafarroan behintzat, zaila egiten zaigu Nafarroako Gobernuaren egituran kokatutako zerbitzuekin koordinatzea, bertan lan egiten duten profesionalen borondatea hoberena izanda ere (Irakasleentzako Laguntza-Zentroak edo Osasun Zerbitzuetan guraso berriekin lan egiten duten guneak, esaterako).
Mezuen modulazioa ematen du erabatekoa izan daitekeela gurasoen tipologietara heltzeko. Mezuak nork formulatu behar ditu? Gurasoek, guraso eskolak, eskolak, gobernuak, udalak… Mezua ondoen hedatzeko formularik aztertu ote duzue?
Oso garrantzitsua da gizarteratzen diren mezuetan, iritzietan, eragiteko ahalmena izatea. Gurea mugatua da alde horretatik, bistan denez, eta asko dira gure ikuspuntuaren arabera zabaldutako uste ez egokiak. Egoera aldatzeko bidea izan daiteke, hasteko, esateko daukaguna zintzoki aztertzeko eta, beharrezkoa bada, aldatzeko gaitasuna izan (horretarako oso ona da gurasoek beraiek esateko daukatena entzuteko prest egotea). Jarraian mezua jasoko duen ‘publikoa’ ongi aukeratu behar da eta, gero, inguruan dauzkagun gainerako eragileekin gure iritziak partekatu, ahal dela, gurasoek mezu antzekoak jaso ditzaten, igorlea aldatzen bada ere.

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen I. topaketak
Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.