Ponentziak

Berezko taldeak eta hizkuntza: bihotzaren arrazoiak
Pello Jauregi
Galderak:
Arrazoiketa eta esplizito hitzak erabiltzen dituzu. Horiek beste batzuen osagarriak dira. Batzuek eta besteek, elkarrekin, sistema bat osatzen dute, dantza bat osatzen dute. Hona hemen bi dantzariak zeintzuk diren:
Bi aldeak garrantzitsuak eta beharrezkoak iruditzen zaizkit, nola diren zuhaitz batean enborra eta adarrak. Baina enbor batetik sor daitezke adarrak, ez ordea adarren pilaketatik enbor bat.
Niretzat enborra da bizipena, praktika, ekintza, inplizitua. Eta ondorioz, hortik hasi behar da nagusiki eskuhartze emankorra. Gero aukera egongo da praktikaz hausnartzeko, bizipenak ordenatzeko, ekintzak hitz bihurtzeko, inplizituaren hari ezkutuak esplizitu eta argi bilakatzeko. Lehena lehen, bigarrena bigarren.
Egia da, batzuetan erabaki esplizitu bat izan daitekeela prozesu baten abiapuntua. Baina horrek balio izango du bakarrik, baldin eta berehala jarduera praktiko esperientzial batean murgiltzen bagara.
Hitza eta ekintza. Bi hauetara eraman daitezke funtsean eskuhartze bideak.
Emozioen alorrera ere bi modu nagusitan hurbil gaitezke: lehena hitzaren bidez, hurrena ekintzen bidez. Egun, adimen emozionala dela eta, asko zabaltzen ari da hitzen bidea, hau da: emozioei buruz hitz egin, hausnartu, gauzak era kontzietean egin, aholkuak eman eta ohartuki egin, teknikak ezagutu. Nik horri guztiorri emozioen ikuspegi arrazionala deitzen diot, eta egia esan ez dut oso gustuko, zinez uste baitut, ikuspegi soziologiko batetik, ez duela nahiko indarrik hizkuntza ohiturak aldatzeko. Badago emozioei buruzko beste ikuspegi bat, nire ustez aurrekoa baino errealagoa, praktikoagoa eta batez ere bizipenezkoagoa. Hau, esan gabe doa, ekintzari lotuta dago bereziki. Niretzat, emozioak funtsean ez dira kontu indibidualak, baizik eta besteekin harremanetan jarduteko modu jakin batzuk. Eremu batean harremanak hainbat emozioetan oinarritzen dira, harreman horiek aldatuz gero (edozein arrazoia dela ere) emozioak borborrean jartzen dira kideek egoera ez ohiko batera egokitu beharra dutelako, hau da, beste harreman mota bat eraiki behar dutelako. Ekintza sozialak behar ditugu emozioak astintzeko, ez hitzak. Ekintza horiek ohiko harremanak zerbaitetan aldatu behar dituzte baldin eta emozioek beste norabide batean eramango bagaituzte.
Esperientzia berriak sortuko dituzten gizarte-espazioak eraiki behar dira. Hori da niretzat gakoa. Orain irudimena behar dugu zehatzeko espazio horiek nola diseinatu behar diren, zein ezaugarrekin, zein egiturarekin, bene-benetan esperientzia berriak bideratuko baditugu.
Bataren eta bestearen arteko muga ez da argia, eta ez estatikoa, eta alde horretatik ezin da hitzez aldez aurretik definitu. Egungo egoera sozio-ekonomikoa dugu erakusbide polita hori irudikatzeko. Sistema kapitalistak bere burua aurrera iraunarazteko, batzuetan, hala komeniko zaionean, merkatu librea aldarrikatzen du, eta bestetan, hala komeni zaionean, bankuak interbenitzen dituzte. Alditan, mugak itxi eta sistema protekzionistak ezartzen dituzte, eta alditan, globalizazioa eta merkatu zabala mugagabea bultzatze dute. Zer ikaskizun dago horretan? Mugak aldakorrak dira. Mugaren egiteko nagusia da sistemaren beraren izaera (nortasuna, interesa, muina…) babestea. Eta ez dago modu bakarra, ezta ere iraunkorra hori egiteko: alditan mugak irekixeagoak izan daitezke (sistemak horretan kalterik sumatzen ez duenean eta agian bai onurak), alditan itxiagoak (arriskuak nabarmen sumatzen direnean). Edozein sistemak bere burua barne beharretik erregulatzen du, eta haietara egokitzen ditu mugak, kanpo faktoreek uzten dioten neurrian jakina.
Bizitzatik dator bizitza, eta euskararen erabilera euskararen erabileratik baino ez da etorriko. Adierazpen honekin Fernandoren egiren bat esaten dudala ematen du, baina horretan dago dena, nire aburuz. Euskararen erabilerak trabatzen du erdararen sistema, horrek eraikitzen du euskararen sistema. Hori lortzeko hamaika bide egon daitezke:
Traba bakarra da, hortaz, euskara bera erabiltzea, euskalgile jokatzea. Batzuetan modu inplizituan agertzen da, esaterako, testuinguru batean azalpenik eman gabe euskaraz jokatzen dugunean. Beste batzuetan modu esplizituan egiten da, aldez aurretik azalpenak emanez, edo arauak idatziz, edo legeak emanez. Hala bide bat nola bestea, bi-biek asmo bera dute: euskararen erabilera ezinbestekotzea.
Ez, ez dut uste. Babesgunea hasiera-hasieratik ezinbestekoa da prozesuak buru egingo badu, hau da: haren barrenean dagoena, txikia edo urria izan arren, bizkortu, hazi, gara eta zabalduko bada indarra emango dion testuinguru bat behar du. Gaixo dagoenak, urri dago eta bizi-indarrez larri dabil (hiztun gutxi). Itxaron behar al da gaixo hori bera berez (agian mirari baten bidez) sendatu arte babesgunea eraiki diezaiogun? Ez horixe. Aitzitik, ordea, babesgune sendo, seguru eta osasuntsua eraikitzea ezinbesteko baldintza da gaixo horrek bere burua bizkor dezan.

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen I. topaketak
Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.