albisteak

Otsailaren 16an aurkeztu zituzten Udaltop Udaletako Euskara-Zerbitzuen I. Topaketak

Otsailaren 16an aurkeztu ziren Donostiako KM Kulturuneko areto nagusian maiatzaren 7an eta 8an Lasarte-Orian izango diren Udaltop udaletako Euskara-Zerbitzuen I. Topaketak. Ekitaldian, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Jokin Bildarratz EUDELeko lehendakaria, Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako foru diputatua eta Ricardo Ortega Lasarte-Oriako Udaleko Euskara zinegotzia izan ziren.

Topaketak  Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta EUDELek antolatu dituzte. Jardunaldien helburua udaletako euskara zerbitzuek egiten duten lanaren esperientziak trukatuz horiek nola hobetu hausnartzea izango da.

Topaketak Euskal Herri osoko euskara teknikarien topagune bihurtzea nahi da eta hausnarketa, ikerketa eta esperientzia ezberdinen aurkezpenak antolatu dira bi egun horietarako.

atzera

Bilatzailea

Ernest Queroli elkarrizketa

Ernest Querol, Institut de Sociolingüística Catalanako kideari egindako elkarrizketa katalanez

Proposatu gaia

Antolatzaileak

Gipuzkoa

Lasarte

Laguntzaileak:

Eudel Eusko Jaurlaritza

Creative commons

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen I. topaketak

Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.

© 2009 - 2012 Udaltop | iametza interaktiboak garatuta | CSS | XHTML | WAI-A