albisteak

Jardunaldietako eduki guztia eskura daiteke dagoeneko

Udaltop jardunaldietako materiala bertan parte hartu zutenek soilik eskura zezaketen orain arte. Aurrerantzean, ordea, interesa duen orok edukiak kontsultatzeko aukera izango du, material guztia denen eskura jarri baitugu. Hala, “Dokumentazioa” atalean, ponentzien pdf-ak, aurkezpenetako ppt-ak, ponentzien inguruan jardunaldietako parte-hartzaileek egindako galderak eta hizlariaren erantzunak, eta bestelako materiala aurkituko dituzue.

Webgunearen bertsio berrian, kanpoko herrialdeetako familia transmisioari buruzko informazioa eta jardunaldietan parte-hartzaileek egindako talde-lanaren emaitza ere jaso dugu.

Multimedia atalean, jardunaldietako argazkiak, jardunaldiei buruz prentsan agertutakoa eta jardunaldietako DVDa ikus ditzakezue. Jardunaldietan parte hartu zuten guztiek DVDa uztailean zehar jasoko dute. Edonola ere, Udaltop jardunaldietan parte hartu ez duen edonork DVDa eskuratu nahiko balu, “Bideoak” atalean dagoen formularioaren bidez egin dezake eskaera.

atzera

Bilatzailea

Ernest Queroli elkarrizketa

Ernest Querol, Institut de Sociolingüística Catalanako kideari egindako elkarrizketa katalanez

Proposatu gaia

Antolatzaileak

Gipuzkoa

Lasarte

Laguntzaileak:

Eudel Eusko Jaurlaritza

Creative commons

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen I. topaketak

Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.

© 2009 Udaltop | iametza interaktiboak garatuta | CSS | XHTML | WAI-A