Apirilaren 8an amaituko da jardunaldietan izena emateko epea

Udaltop Udaletako Euskara-Zerbitzuen I. Topaketetan izena emateko epea oraindik zabalik dago eta jardunaldi hauetan parte hartzeko interesa duten euskara teknikariek eta gainerako interesatuek webgunean bertan dagoen galdetegia betez egin beharko dute izen-ematea.
Izena emateko azken eguna apirilaren 8a izango da eta webguneko formularioa bete ostean 80 € sartu beharko dira Lasarte-Oriako Udalaren kontu korrontean (2101 0048 24 0010069086).
Izena emateko azken eguna apirilaren 8a izango da eta webguneko formularioa bete ostean 80 € sartu beharko dira Lasarte-Oriako Udalaren kontu korrontean (2101 0048 24 0010069086).
Jardunaldietan landuko den material guztia webgunean zintzilikatuko da. Izena eman eta ordaindu dutenek soilik izango dute material horretara sarbidea. Horretarako, gune pribatua prestatu da eta matrikulatu direnek erabiltzaile eta pasahitz pertsonal bat jasoko dute ponentziak kontsultatu, beraien esperientziak zintzilikatu, ponentzien inguruko galderak egiten edota datu pertsonalak aldatzeko.

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen I. topaketak
Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.