albisteak

Amaitu dira Udaltop topaketak

Irekiera ekitaldia (Dani Blanco)

Amaitu dira Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lasarte-Oriako Udalak elkarlanean antolatutako Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen I. topaketak. Aurtengo topaketen izenburua Nola indartu euskararen erabilera familietan? izan da eta horren inguruan egitarau anitza izan da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean.

Euskal Herri osotik etorritako euskara teknikari eta bestelako erakundeetako teknikariek hartu dute parte topaketetan eta guztira ehun lagundik gora elkartu dira euskararen transmisioaren inguruan hausnartu eta lan egiteko.

Topaketetan hitzaldien eskaintza zabala izan da eta bide batez hainbat ikastetxe eta erakundeen esperientziak entzuteko aukera ere izan da. Parte hartzaileei lan egitea ere egokitu zitzaien, izan ere hitzaldien ostean talde-lana egin behar izan baitzuten.

Bestalde, gogoratu urte guztian zehar webgunean materiala gehitzen jarraituko dela, bai Euskal Herrikoa eta baita Euskal Herritik kanpokoa ere. Horregatik da garrantzitsua elkarte edo euskara zerbitzuek dituzten esperientzien berri ematea. Beraz, gaiaren inguruko esperientziak dituztenek webgunearen bitartez horiek zintzilikatzea oso garrantzitsua da.

Jardunaldietako ponentziak eta aurkezpenetan erabilitako materialak ere egun gutxi barru webgunean modu irekian jarriko dira nahi duen orok dokumentuak jaitsi eta kontsultatu ahal izateko.

Antolatzaileak beren aldetik, parte hartzearekin gustura daude eta bertaratu ziren guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete. Bide batez, hemendik aurrera lanean jarraitzeko deia ere egin diete. Orain, balorazioa egin eta hurrengo urteko jardunaldiei begira jartzeko garaia heldu da.

atzera

Bilatzailea

Ernest Queroli elkarrizketa

Ernest Querol, Institut de Sociolingüística Catalanako kideari egindako elkarrizketa katalanez

Proposatu gaia

Antolatzaileak

Gipuzkoa

Lasarte

Laguntzaileak:

Eudel Eusko Jaurlaritza

Creative commons

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen I. topaketak

Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.

© 2009 - 2012 Udaltop | iametza interaktiboak garatuta | CSS | XHTML | WAI-A