albisteak

Amaitu da izena emateko epea

Gaur amaitu da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lasarte-Oriako Udalak elkarlanean antolatutako Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen I. topaketetako izena emateko epea. Aurtengo jardunaldien izenburua Nola indartu euskararen erabilera familietan? da eta horren inguruan egitarau zabala antolatu dugu maiatzaren 7rako eta 8rako Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean.

Topaketa hauek lan-topaketa batzuk izan nahi dute eta teknikari bakoitzak nahiko denbora izan dezan ponentziak irakurri eta lantzeko ponentzia guztiak webguneko gune-pribatuan zintzilikatuta daude. Ponentziak zintzilikatuta dauden gune-pribatura matrikulatuek soilik dute sarbidea, horretarako bidali zaien erabiltzaile eta pasahitzarekin.

Behin ponentziak irakurrita, galderak egiteko unea iritsi da. Jardunaldien baitan, ponentzia bakoitza amaitzen denean, galderen tartea zabalduko da eta tarte horretan webgunearen bidez egindako galderek elikatuko dute elkarrizketa. Ponentzien inguruko galderak, webguneko eskuineko zutabean dagoen Galderak atalean klikatuz bidali behar dira.

atzera

Bilatzailea

Ernest Queroli elkarrizketa

Ernest Querol, Institut de Sociolingüística Catalanako kideari egindako elkarrizketa katalanez

Proposatu gaia

Antolatzaileak

Gipuzkoa

Lasarte

Laguntzaileak:

Eudel Eusko Jaurlaritza

Creative commons

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen I. topaketak

Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.

© 2009 - 2012 Udaltop | iametza interaktiboak garatuta | CSS | XHTML | WAI-A