Udaletako euskara-zerbitzuen topaketak

Gaurko gizartearen konplexutasunak zuzeneko eragina du herri-administrazioen jarduera eta antolaketan. Erronkei aurre egiteko ahaleginetan, sail bakoitzak bere bidetik jo ohi du eta, ondorioz, alor desberdinen arteko koordinazioa sail samarra gertatzen da, zeharlerrotasun kontzeptua sarri askotan kolokan delarik.
Euskarari dagokionez, hizkuntza ofizialetako bat denez, administrazio-sail guztiak lotzen dituen zehar lerroetako bat izan behar du, ezinbestean. Gure inguruan zail samarra den helburu hori lortze aldera, Santurtziko Udalak 2008an abian jarri zuen ekimena da euskara zekiten udal langileei trebakuntza eskaintzea, sail bakoitzean maizen erabilitako agiriak eta hizkera oinarri hartuta. Horrela, euskaldun "pasiboak" "eragile" bihurtzea eta euskara, ahalik eta modu naturalean, zerbitzu hizkuntza ere izateko bidea jorratzea.
Dokumentuak:
"Hizkuntza normalkuntza gure udalean" (154.2 Kb.)
Galderak:
Ez dago galderarik.
Multimedia:

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen IV. topaketak
Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.