Udaletako euskara-zerbitzuen topaketak
HezHiz izeneko programa Gipuzkoako Urtxintxa Eskola 2008. urtean abian jarri zuen programa berri bat da. Urte horretan, Debako Udalaren eskariz erabilera sustatzeko hizkuntzarekiko jarreren lanketa egiten hasi ginen Mendata Institutuko 60 ikaslerekin. Aurten, Deba eta Ordiziako 200 bat gazte programa honetan parte hartzen ari da.
Programa honen bidez usteak eta gaitasunetan eragiten saiatzen gara euskararen erabilera handitzeko. Talde dinamikan eta guztion parte hartzean oinarritutako metodologiaren bidez hainbat gai jorratzen ditugu 12 eta 16 urteko gazteen artean: aurreiritzi linguistikoak, hizkuntza aniztasuna, euskararen aurreiritziak, euskara eta euskal kultura, erabileraren zailtasunak eta aukerak, erabilera handitzeko tresnak...
Ponentzia honetan, HezHiz programaren zergatiak, aurrekariak, deskribapena eta orain arteko balorazioa azaltzearekin batera, hainbat hausnarketa labur luzatuko dira gazteen artean erabilera handitzeko egiten den lan aplikatuari buruz.
Dokumentuak:
HEZHIZ: HIZkuntza HEZiketarako dinamizazioak (aurkezpena)
HEZHIZ: HIZkuntza HEZiketarako dinamizazioak (ponentzia)
Galderak:
Multimedia:

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen II. topaketak
Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.