Udaletako euskara-zerbitzuen topaketak
"Glisseguna: Ipar Euskal Herriko gazteei zuzendua den surf/skate eguna”
Ramuntxo Etcheberry
Estelle Gogni
Jatorria:
XXI. mendearen hastapenean, ipar euskal herriko gazteendako, bi kontrako irudien artean kokatzen da euskara :
Gazteek, bi uste horien artean, famili, lagun edo sozio harremanetan, askotan ez dakite zer toki eman euskarari.
Irudi horien kontra joaiteko, Glisseguna pesta asmatua izan zen: azken modako kirolen irudi modernoa erabiliko zen, euskararen gaurkotasuna azpimarratzeko.
Glisseguna animazioak:
Seaskak gazteei erakutsi nahi die euskara, atsedenaldietako hizkuntza dela ere, lagunen artean barre egiteko, lerra kiroletaz gozatzeko, bestea ezagutzeko…hots bizitzeko.
Glisseguna irailaren hirugarren igandean egiten da, Angelun, Lapurdiko kostaldean. Egun osoan, animazioak antolatuak dira, surfa egiteko egokia den Angeluko hondartzan, baita “skate park” delakoan ere. Hala nola: surf / skate/ Roller ikastaldiak, surf ateraldia ahalmen urriko haurrentzat, musika ikuskizunak (capoeira, Hip hop, euskal dantzak…) surf lehiaketa eta jokoak haurrentzat. Surf munduko kirolari famatuak etorrarazten ditugu (Enero & Iker Acero, Emmanuelle Joly, Tim Boal… )
Gure Irratia, Lapurdiko irrati batek egun osoan animazioa bi hizkuntzetan segurtatzen du.
Dokumentuak:
Glisseguna: Ipar Euskal Herriko gazteei zuzendua den surf/skate eguna (aurkezpena)
Glisseguna: Ipar Euskal Herriko gazteei zuzendua den surf/skate eguna (ponentzia)
Galderak:
Ez dago galderarik.
Multimedia:

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen II. topaketak
Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.