Udaletako euskara-zerbitzuen topaketak
Gazteen hizkuntza erabileraren fenomenoa, gizarte fenomeno guztiak bezala, nahasia eta konplexua da. Ez da erraza izaten hizkuntza erabilera era batekoa edo bestekoa izatean gertatzen dena azaltzen eta ezta ulertzen ere. Azken finean, hizkuntza erabilera artilezko mataza bat bezalakoa da. Elkar korapilatutako hari askok osatzen dute mataza bakarra, baina zaila izaten da hari horiek zenbat diren eta bakoitza non hasi eta bukatzen den ikusten. Zaila izaten da, era berean, korapiloa askatzea hari bakarrari heldu eta bertatik tiraka hasiz gero. Biderik onena, hari bat baino gehiagori helduz saiatzea da, bakoitzari nondik tira behar zaion ongi pentsatu ondoren.
Hain zuzen ere, hausnarketa horren antzeko batetik abiatu zen Gazteen Erabileran Eragiten Duten Faktoreen Azterketa proiektua. Gazteen erabileraren korapiloa bere osotasun eta konplexutasunean ikusteko moduren bat eskaintzea zen asmoa; korapiloa osatzen duten hariak identifikatu eta bakoitzari nondik heldu erabakitzerakoan lagungarri izango zen tresna sortu nahi zen.
Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskolarekin eta Topagunea euskara elkarteen federazioarekin garatu du azterketa. Gazteekin lanean esperientziadun jendea, gaia maila teorikoan landu duena eta ezaugarri ezberdinetako gazteen arteko hausnarketa partekatua du oinarri azterketa honek.
Dokumentuak:
Gazteen erabileraren korapiloa begi-bistan (aurkezpena)
Gazteen erabileraren korapiloa begi-bistan (ponentzia)
Galderak:
Ez dago galderarik.
Multimedia:

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen II. topaketak
Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.