Udaletako euskara-zerbitzuen topaketak

Euskal kulturgintzaz ari garenean ez ditugu aintzat hartzen ez mugimenduaren ezta teoria feministaren nondik norakoak (ezta beste gizarte mugimenduenak ere ez). Eta alderantziz, feminismoan murgildurik gaudenean ez diogu erreparatzen euskalgintzan hausnartzen edo teorizatzen denari. Zerikusirik izango ez balute edo testuinguru sozial eta kultural bereko fenomenoak izango ez balira bezala, nor bere eremu teoriko edo enpirikoan finkaturik. Kanpoko eta nazioarteko adituak irakurri ohi ditugu, bai, baina gure inguru hurbilean dagoen baina gure alorrekoa ez den gogoetari muzin egiten diogu, gehienetan behintzat, ziur hor ez dugula probetxuzko ezer topatuko. Zergatik?
Jokabide horrek, nire ustez, teoria eta praxi politikoan edo kulturalean aurrera egiteko aukerak murrizten dizkigu. Horregatik gustu handiz hartu dut jardunaldi hauen antolatzaileek feminismoaren inguruko zenbait ideia eta esperientzia hona ekartzeko gonbidapena. Adibide eta ariketa xume bat besterik izan nahi ez duena. Euskaragintzarako baliagarria izan daitekeelakoan baina jakinda ere esango dudanaren aplikazio praktikoaz hausnartzeak nire ahalbideak gainditzen dituela.
Nire hitzaldiaren lehen zatian euskal feminismoaren bilakaeraren gainbegirada laburra egingo dut, gertaturiko eraldaketei eta berritasunei lehentasuna emanez. Bigarrenean, berriz, emakumeen heziketa, gizarteratze eta kontzientziazio feministari dagokien kontzeptu berriaz hitz egingo dut, jabekuntza edo ahalduntzea, hain zuzen, gure testuinguruan, udal mailan sortu diren Jabekuntza Eskolekin batera erabiltzen hasi garena. Horrez gain, kontzeptu hau abangoardiako teoria feministetan koka daitekeen gorputzaren eta emozioen teoriarekin elkar loturak egiten saiatuko naiz, boterearen inguruko zenbait ideiekin ere erlazionatuz.
Aldian behin, betiere nire argudio eta azalpenen harira, euskararen aldeko mugimendurako baliagarriak izan litezkeen zenbait galdera proposatzen joango naiz.
Dokumentuak:
"Feminismoa, euskaragintzarako gogoeta-tresna" (220.6 Kb.)
"Feminismoa, euskaragintzarako gogoeta-tresna" (Aurkezpena) (443 Kb.)
Galderak:
Ez dago galderarik.
Multimedia:

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen IV. topaketak
Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.