Udaletako euskara-zerbitzuen topaketak

"Euskaraz egin nahi dugu (lan) Hernaniko Udalean. Zertan eta nola ari gara?"
Luis Intxauspe
Urte mordoxka darama Hernaniko Udalak euskararen erabilera normalizatzeko lanean. Hasieran langileek euskarazko gaitasuna lortzea izan zen erronka, eta gero erabileran pausuak ematekoa etorri zen. Erabileran, urrats handiak egin dira herritarra euskaraz artatu edo atenditzeko, eta asko dira, natural-natural, Udalera euskaraz hitz eginez datozen herritarrak.
Baina, zer gertatzen da etxe barruan? Euskaraz ari al gara lanean? Zer ulertzen dugu euskaraz lan egitea diogunean? Zer ezkutatzen digu ele bietako jardunak? Dena itzuli behar al dugu? Ez al dago komunikazioa ziurtatzeko itzulpena ez den beste modurik? Eta hori legezkoa al da?...
Galdera eta zalantza horiek guztiak izan ditugu Udalera sartu garenean. Eta galdera eta zalantza horiei erantzun eta irtenbideak bilatzen ari gara, Udalean EUSKARAZ lan egin nahi dugulako, ahoz eta idatziz EUSKARAZ.
Dokumentuak:
"Euskaraz egin nahi dugu (lan) Hernaniko Udalean. Zertan eta nola ari gara?" (162.8 Kb.)
Galderak:
Ez dago galderarik.
Multimedia:

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen IV. topaketak
Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.