Udaletako euskara-zerbitzuen topaketak
Aldaketaren eta egonkortasunaren arteko dantza etengabea aztertzen da ponentzia honetan ikuspegi sistemiko batetik beti ere. Hiru alderdik harrapatu du bereziki gure arreta: 1) norbere barruan hautematearen eta jokabidearen artean ematen den joan-etorriak, 2) taldeetan kideen artean ematen den elkarrekintzak, eta 3) gizartean taldeen eta ingurunearen artean ematen den barne-kanpo harremanak. Dinamika horren ulertzea baliatu dugu esku-hartzerako irizpideak eta enfokeak iradokitzeko. Nerabezaroaren ezaugarri nagusien errepasoa ere egin dugu, eta horren harira hizkuntza esku-hartzerako iradokizun batzuk eman. Besteak beste, adin ezberdinetako nerabe taldeen arteko elkarrekintzaren garrantzia azpimarratu dugu.
Dokumentuak:
Esku hartzeko hainbat ildo, hurbilketa sistematikotik begiratuta (ponentzia)
Galderak:
Ez dago galderarik.
Multimedia:

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen II. topaketak
Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.