Udaletako euskara-zerbitzuen topaketak

"Autocentramiento y política lingüística: normalización y actitudes"
Bernat Joan i Mari
Orokorrean hiztunek uste dute hizkuntza-jarrerak oso norbanakoak direla, norberaren iritzi edo joeren ondorio. Aurregogoeta horretatik urrun, ulertzen dugu hizkuntza-jarrerak prozesu soziolinguistikoen bidez sortzen direla, izaera orokorreko gizarte zehatz batean: gertaera honek azaltzen du testuinguru zehatzek, jarrera zehatzak sortzen dituztela eta ezinezkoa litzatekeela testuinguru ezberdinetan jarrera horiek eragitea.
Hizkuntzaren eta hizkuntzak gizartean duen paperaren planifikazioak hiztunek dituzten hizkuntza-jarreretan eragiten du. Jarrera horiek, neurri handian, indar publikoen ekintza planifikatuen ondorio dira, eta hauek oso modu ezberdinetan jokatu dezakete (baita modu kontrajarrietan ere).
Hizkuntza-politikak politika bera bezain anitzak izan daitezke.
Hizkuntza-normalizazio prozesu bat gerta dadin, hiztunen gutxiengoa autozentramendu prozesu batean sartzea beharrezkoa da. Hau da, norbere burua ikustea norbere ikuspegitik, eta ez interferitutako ikuspegietatik. Prozesu honek, orokorrean, autokontzientziaren eta autoestimo kolektiboaren hazkundea suposatzen du.
Autozentramendu honen ondorioz sortutako hizkuntza-politika tresna eraginkorra da gizarte kohesioa zihurtatzeko hizkuntza nortasun marka garrantzitsua den komunitateetan.
Europar Batasuneko aniztasunaren aldeko hizkuntza-politikaren erronka, existitzen diren hizkuntza guztien (bakoitzaren egoera alde batera utziz) etorkizuna bermatzearen alde lanean aritzea da. Horrela, neurriak hartu beharko dira hizkuntzen gutxitzeak zoritxarrik ez eragitea edo beste garai eta gure gizarteetako beste antolakuntza politiko batzuei dagozkien satelizazio prozesuak mantentzea bermatzeko.
Dokumentuak:
"Autocentramiento y política lingüística: normalización y actitudes" (182 Kb.)
Galderak:
Ez dago galderarik.
Multimedia:

Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen IV. topaketak
Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.