Euskara eta kirola uztartzen dituzten Udaletako egitasmoak

Euskara_sasoianAurreko artikuluan, ekimen pertsonal bati buruz hitz egin genizuen, Mikel TroitiƱo eta Haritz LarraƱaga surflariek martxan jarritakoa, baina ekimen pertsonal edo pribatu horiez gain, Euskal Herriko hainbat euskara zerbitzuk ere egitasmo ugari dituzte martxan nerabeak aisialdian euskaraz aritu daitezen. Horietako batzuk Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) baitan kokatuta daude. Orokorrean, nerabeen aisialdiak kirolarekin lotura zuzena du, eta ondorioz, hainbat Udalek martxan jarri dituzten egitasmoak kirolarekin zerikusia dute.

Horietako bat da Urola Kostako Udal Elkarteak martxan duen Euskara Sasoian. Egitasmo honetan Aiako, Getariako, Orioko, Zumaiako eta Zarauzko Udalek hartzen dute parte eta eskualdeko kirol elkarteetan euskararen erabilpena sustatzea du helburu. Une honetan eskualdeko 36 kirol elkarte ari dira parte hartzen egitasmoan. 2009an Sasoian aldizkaria eta webgunea jarri zituzten martxan eskualdeko kirol informazioa ezagutzera emateko.

Bestalde, Laudioko Udalak euskararen erabilera sustatzeko, 12 entrenamendu saio prestatu ditu gaztetxoak futbolean aritzean euskaraz komunikatzeko ohitura har dezaten. Euskara izango dute ardatz entrenamenduek eta entrenatzaileek euskarazko hitzak eta teknizismoak dituzten hiztegiak erabiliko dituzte.

Jakin badakigu bi esperientzi horiez gain, hainbat udalerritan martxan direla nerabeek aisialdian euskaraz hitz egitea bultzatzea helburu duten egitasmoak. Zuen herrietako esperientzien berri izan nahi dugu, hala, hemen zintzilikatuko dugu eta beste udalerri batzuentzat baliagarria izan daiteke informazio hori. Beraz, animatu eta bidali zuen herrietako egitasmoen berri udaltop@udaltop.com e-postara.

Informazio osagarria:

Utzi iruzkin bat