Egitaraua zirriborratzen

Nerabeak eta aisia

Nerabeak eta aisia

Programa osatzeko gure buruari jarri diogun epea abenduaren 11n amaituko da. Beraz, ordura arte egin ahal izango ditugu ekarpenak, bai hemen, blogean, bai facebook eta twitter bidez.

Aurreko mezuko hariari jarraituz, Udaltopen antolaketan erabili ohi ditugun hiru blokeak kontuan izanik, ideia hauek dabilzkigu buruan programa zirriborratzeko:

a) Teoriaren atalean: hiru proposamen

  • Pello Jauregiri eskatzea, iaz euskara familian transmititzeari buruz egindako hausnarketa oinarri hartuta,  ”Eremu ez formalean eragiteko eskuhartze estiloak” edo antzeko izenburua izan dezakeen hausnarketaldia.
  • Kike Amonarrizi eskatzea gaiaren inguruko hausnarketa bat dituen datueatik abiatuta eta azken urteetan izan dituen era desberdineko esperientzien harira: “Zer eta nola egin nerabeekin udalerrian”, edo antzeko zerbait.
  • Gazte teknikari baten erreflexioa  eskatzea(nola ikusten gaituen euskara alorrean gabiltzanok eta ditugun planak gai honen inguruan).

b) Ikerketaren atalean:

  • Topaguneak, Klusterrak eta Urtxintxak egina dute ”Gazteen erabileran eragiten duten faktoreen azterketa proiektua”. Interesgarria izan daiteke horren berri ematea.
  • Jaurlaritzak edo Nafarroako Gobernuak badute gaiaren inguruko ikerketarik?
  • Eta HIZNETeko lanen batek?

c) Esperientzien atalean:

  • KulturKabiaren proiektuak:  Harrapazan/k (Bilbo), Izarren dizdira (Getxo), Jozan/k (musika zaletasuna)…
  • Debako esperientzia: motibazio eta sentsibilizaziorako programa.
  • Eremu hau ongi landuta daukan udal baten plana.
  • Gliseguna (Seaska).
  • Ttakun: gazteekin lan egiteko eskema osatu bat. Planteamendu teoriko batekin eta programa sorta batekin: LAH, KTG, Gazte-lokala, Hire Esku, HAED…

Hemendik aurrera zuen txanda delakoan gaude. Ze iritzi duzue proposatutako eskema horri buruz? Antzematen al duzue zerbait faltan edo soberan? Ideia berririk bai?

Etiketak: ,

2 iruzkin “Egitaraua zirriborratzen” Bidalketarentzako

  1. koldo colomo(e)k dio:

    Kaixo,

    Garesetik idazten dizuet eta esperientzia baten berri eman nahi dizuet interesgaria izanen zaizuelakoan. Aurten Sortzen ikasbatuazekoekin jolas tailerra egin dugu. Gurasoak eta umeak elkarrekin egitea erabaki genuen. Gure harridurarako denok elkarrekin egiten zutela lehenbiziko aldia zela esan ziguten begiraleek.Nahiko ongi atera zen tailerra batik bat gure errealitatea soziolinguiztikoa kontuan hartuz etageroan beste gauza batzuk egiteko abiapuntua izan da. Jolas tailerrari buruz 15 minutuko grabazio bat egin genuen parte hartzaileen eta begiraleen iritziak jasoz. Honetaz gain azpimarratzekoa izan zen egindako elkarlana. Izarbeibarko gizarte zerbitzuak eta Garesko euskara zerbitzua elkarrekin aritu ziren jolas tailerrak egiteko.
    Gure esperientzian interesa izanez gero abisatu.
    Koldo Colomo; euskarazerbitzua@yahoo.com

  2. P. Artola(e)k dio:

    Esango nuke Oskar Zapatak (Nafarroan) eta Iñaki Martinez de Lunak (EAEn) aztertuak dituztela gisa honetako gaiak. Bestetik, adin hauetan sare sozialen fenomenoa aztertu beharko litzatekeela iruditzen zait. Gorka Julioren (http://teketen.com/) ekarpena interesgarria izan daiteke.

Utzi iruzkin bat