Izenburu hori du duela hilabete batzuk Albert Bastardas, Ignasi Genovès eta Joan Solék argitaratu zuten artikulu batek. Besteak beste gai hauek jorratzen dituzte artikulu horretan:
- Egoera eta diagnostikoa
- Lehen hizkuntza gisa katalana duten gazteen mintzaldatzea
- Lehen hizkuntza gisa katalana ez duten gazteen artean, gaitasuna eta erabilera nola aldatu
- Hizkuntza politikarekin zerikusia duten ekintzen gaineko diskurtsoa
- Lan munduan nola jokatu
- Hedabideen eta aisialdi produktuen kontsumoaren alorrean nola jokatu
Aski gertuko eta interesgarriak gertatzen zaizkigu aipatutako gaiak ezta? Beharbada hurrengo Udaltop antolatzeko zer pentsatua eman beharko liguke artikuluak. Gogoratu abenduaren 11ra arte duzuela hizlariak eta gaiak proposatzeko aukera.
Gainontzean hemen duzue artikulu osoa: Per una política lingüística per als joves




