Zer eta nola egin daiteke udaletatik nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabiltzeko?

Nerabeak eta aisia
2009ko maiatzean egindako Udaltopen balorazioa egiterakoan, bertaratutako guztiei galdetu zitzaien ea hurrengo urterako zein gai nahi luketen izatea aztergai. Erantzunen artean, “gazteak” gaia nabarmendu zen.
Udaltop 2010 gai horren jiran antolatzen hasi garenean, ordea, gaia mugagabeegia iruditu zaigu eta pittin bat zedarritu egin dugu. Alde batetik, muga oso lausoak dituen “gazteak” adin-tartean 12-18ko nerabeen multzoa lehenetsi dugu. Arrazoiak hainbat; herrietako plan gehienetako lehentasunetan dago ustez, beren errealitate oraindik udalerrian gauzatzen da nagusiki (Bigarren hezkuntzari lotuta neurri batean), hurrengo adin-tartea baino homogeneoagoa izan daiteke… (gehiago…)