Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen III. topaketetako argazkiak
Ponentzia honetan erdaldun batzuk euskararen inguruan izandako hainbat esperientzi aztertzen dira.
Trebiñu geografia aldetik Araba da, politika aldetik Burgos... eta kultura eta hizkuntza aldetik, berriz, zer? Hori da ponentzia honetan aztertzen dena.
Hiztun berriak lortzea gai zentral bat da minorizatutako hizkuntzen sustapenean eta normalizazioan. Horretarako erabili daitezkeen tresnen inguruan hausnartu da ponentzia honetan.
Erdaldunei euskara planaren norabidea erakutsi eta bertan parte hartzeko aukera emateko prestatu dituzten hiru hausnarketa saioak aurkezten ditu ponentzia honek.
Linguamón, Casa de las Lenguas-ek sortutako praktika onen zerbitzuaren inguruko azalpenak ematen dira ponentzia honetan.
Ponentzia honetan Euskal Herrian euskaraz ez dakiten helduen artean dauden aurreiritziak aztertuko dira eta euskararen aldeko jokabidea erdiesteko zeintzuk izan daitezkeen mesedegarri eta zeintzuk oztopatzaile zehaztuko da.
Parte-hartzaileak: Mixel Esteban (Euskararen Erakunde Publikoa), Lurdes Auzmendi (Eusko Jaurlaritza) eta Xabier Azanza (Nafarroako Gobernua). Moderatzailea: Maite Artola
Ponentzia honetan katalan hizkuntzaren aldeko diskurtsoetan katalan hiztun berrien ikuspegia oinarri gisa jartzeak suposatu dituen aldaketak azaldu dira.
Etorri berrientzat sortutako Auzoko egitasmoaren berri ematen du ponentzia honek.
Ze berri? proiektua aurkezten da ponentzia honetan.
Etorkinak euskara ikasi eta erabili ahal izateko abiatu da BANAIZBAGARA elkartearen proiektua, hori da Petra Elserrek bere ponentzian azaldu duena.
Proposatu gaia
Udaltop | Udaletako Euskara zerbitzuen III. topaketak Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude.